Gipuzkoa Rivasen, errausketaren kontra

Gaur (ekainak 11) eguerdian Rivas-Vaciamadriden Valdemigomezko erraustegiaren kontrako manifetazio bat egin da, eta bertan parte hartu du Gipuzkoako Erraustegiaren kontrako Mugimenduaren ordezkari talde batek. Orain dela gutxi, hango mugimenduko ordezkari Clara Perales gurean egon zen, bere lekukotasun zuzen eta mingarria ematen. Maiatzaren 29ko bukaera-ekitaldian egin zuen hitzaldia oso gogoangarria da. …