u28-3

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak deituta eta “Zure negozioa, gure minbizia” lemapean, ehunka lagun bildu ziren atzo goizean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. Izan ere, foru jauregiaren barruan bilera egitekoa zen Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak, gai-zerrendan puntu garrantzitsua zuelarik: erraustegia eraikitzeko baldintza-pleguak onartzea.

Protesta ikusgarria izan zen. Sirena-hotsa entzutearekin batera, Foru Aldundi aurreko lur zoru guztia okupatu zuten ehunka herritarrek Frederic Chopin-en martxa funebrea entzutzen zen bitartean. Parte hartu zuten asko lurrean etzan ziren, maindire banarekin estalita, hilik edo gaixo baleude bezala, Heriotza, sega eta guzti beraien artean zebilen bitartean, performance-a borobilduz.

Mugimenduko bi kidek testu bat irakurri zuten: Zuen negozioa, gure minbizia