Zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da. Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar ditu eta baliabide-xahutze izugarria dakar.

Ekonomia zirkularraren europar gida-lerroaren kontrako norabidean doa, hain zuzen.

2016an, Valentzia, Asturias eta Nafarroan (PSOE, PP eta PNV hurrenez hurren) zaborraren errausketa baztertu dute eta birziklaezinak diren hondakinak tratatzeko sistema moderno, merke eta osasuntsuen alde egingo dute (bereizte mekanikoa, bio-lehortzea, tratamendu mikrobiologikoa, errefusaren inertizazioa,…).

Gipuzkoako Diputazioari eskatzen diogu Valentzia, Asturias eta Nafarroan bezala joka dezaten. Erraustegiaren proiektua bertan behera utzi eta alternatiba moderno, merke eta osasuntsuen alde egin dezaten.

Horregatik gaur (martxoak 25) Donostian antolatu dugun manifestaziora joateko deia egiten dizuegu, 17:00etan Anoetan ikusten gara!

Alternatiba dagoelako erraustegirik ez!