a

Ekainak 17, larunbata


a

Erraustegiaren aurkako giza katea

Atzo, larunbata, gose grebalariek deitutan Donostian erraustegiaren aurkako gizakatea burutu zen.  Giza katea eguerdiko 12:00etan hasi zen Easo Plazatik eta Gipuzkoa Plazan amaitu zen. Ekimen honetan hainbat herrietatik etorritako gipuzkoar ugarik parte hartu zuten: “Ama lurra, defenda dezagun!”, “Ez, ez, ez, erraustegirik ez!”,… ohiak entzun ziren Donostiako erdiguneko kaleetan. (Argazkiak eta bideoak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Noaua! eta hainbat herritarrak).

a

Periscopeko bideoa ikusteko: klik

a

a

a

a

a

Elkartasun eta babes gehiago

a

Ainhoa Arrospide, Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea: “Eredu linealetik eredu zirkularrera igarotzeko errausketa bazterrean uztea ezinbestekoa da”

a

Karlos, Eguzkiko kidea: “Hondakin kudeaketan ez da jasangarria erraustegia erabiltzea”

a

Amaia Muñoa, ELA sindikatua: “Erraustegiari ez, alternatibak badaude. Haien alde borroka dezagun”

a

Zubietarrak, Zubieta lantzen elkartea: “Alternatiba dagolako, gure lurra, osasuna ta ekonomia ez daitezen kaltetu”