Desobedientziarako deia

Desobedientziarako deia

Azken egunetan Biodonostiarentzat osasun frogak egiteko eskakizun eskutitzak jaso dituzte hainbat bizilagunek, erraustegiaren proeiktua dela eta. Honen aurrean gure kezka adierazi nahi dugu. Egia da froga toxikologiko, epidemiologiko eta antzekoak ezinbestekoak direla. Baina dagoeneko horrelako ikerketa mordoa eginak badira eta batzuk gainera duela gutxi argitaratu dira. Guztietan ondorio bera ateratzen da; erlazioa dago erraustegi baten ondoan bizi eta hainbat gaitzen artean.  Hau horrela izanda eta jakinda 450.000€ xahutu nahi dituztela honetan, guztiz ulergaitza egiten zaigu eskutitz hauek bidali izana.

Are gehiago, beraiek defendatzen duten moduan, erraustegiek ez dutela inolako kalterik sortzen osasunean. Horren ziur esan izan dute azken hau, orain osasun frogak egiteko eskakizun hauekin datozela, bizilagun batzuei kezka eta beldurra ere sartu zaiela. Gainera Osakidetza bidez, guztiona den osasun zerbitzu publikoa, egin nahi dituzte froga horiek, ikerketa pribatuak, diru eta zerbitzu publikoaren kontura?

Gauzak horrela desobedientzi ekimen txikia zabaldu nahi dugu eta eskutitzetan agertzen den zenbakira dei egitera eskatzen diegu bizilagunei, bertan gure kezka, protesta eta aurkakotasuna adierazteko. Hurrengo astelehenetik hasita goiz-eguerdietan ostirala bitarte 943 022 704 telefonora deitu eta alperrikako, xahutzailea eta osasunarentzat kaltegarria den erraustegiari buruz protesta egitera.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak azterketa hauekin ez kolaboratzea eskatzen du eta beste behin alternatiba merke eta osasuntsuagoak aldarrikatzen ditugu. Alternatiba horiek dagoeneko martxan daude Gipuzkoan, lurralde osora zabaltzea eskatzen dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude