OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta, edo bestela aukeran ematen dio diputatuari “agiri bat sinatzeko, non bermatzen duena erraustegiak ez duela kalterik ekarriko ondoko biztanleen osasunari, eta azaltzeko zergatik …