AfvalovenNee (Erraustegirik Ez) mugimenduak deituta, ziento bat herritar elkartu ziren ostiralean, abenduak 14, Harlingen herriko Omrin erraustegiaren atarian, haren itxiera eskatzeko. Aurretik, erraustegiaren jabea den Frisiako herrien elkargoak batzarra izan zuen eta bertan inguruko herrietako alkateek beren kezka azaldu zuten erraustegiaren kudeatzaileek informazioa ezkutatzen dietelako. Astebete darama geldirik Holandakoetan berriena den errauste plantak, hamaikagarren arazo teknikoa konpondu ezinik.