Martxoaren 29an “Erraustegia Zor toxikoa ala alternatiba” hitzaldia Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian

Martxoaren 29an “Erraustegia Zor toxikoa ala alternatiba” hitzaldia Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian

Errausketaren Aurkako Aiztondo Plataformak martxoaren 29an (asteazkena) hitzaldia antolatu du Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian: “Erraustegia Zor toxikoa ala alternatiba”. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta hizlaria Pello Zubiria kazetaria izango da. Errausketaren Aurkako Aiztondo Plataformak herritarrei bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu die.

Zorionak guztioi! Gora Gipuzkoa! Badaukagu Alternatiba! Errausketarik Ez!

Zorionak guztioi! Gora Gipuzkoa! Badaukagu Alternatiba! Errausketarik Ez!

Arg.: Dani Blanco

2017ko martxoak 25, larunbata. Donostia.

Eta galdetu dezakegu: non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…?

Lagunok, hemen bildu gara ez dugulako onartzen erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako kaltetuko dituena  gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza publikoa.

Krisi ekonomiko sakonean bizi gara. Krisi ekonomikoak ekarri ditu krisi soziala, politikoa eta humanitarioa. Konturatzen hasi gara Lurra planeta bakarra dela, mugatua. Ezin dugu segitu berdin, “erabili-ta-bota”, “erabili-ta-bota”. Zergatik ez egin gauzak beste era batean? Zergatik ez egin hobeto?

Osasun krisi batean ere bizi gara. Gero eta minbizi gehiago, gero eta gaixotasun berezi gehiago. Erakundeek eten gabe ematen dizkigute oharrak: kontuz tabakoarekin, kontuz alkoholarekin, zaindu osasuna, egin ariketa fisikoa. Egunero esaten digute gaixotasun asko kutsadurari lotuta daudela. Nolaz baimentzen dute erraustegi berri batekin kutsatzea gure airea eta gure ondorengoek arnastuko dutena? Read the rest of this entry

Gaur arratsaldean Anoetako estadiotik hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia: Alternatiba dagoelako erraustegirik ez!

Gaur arratsaldean Anoetako estadiotik hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia: Alternatiba dagoelako erraustegirik ez!

Zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da. Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar ditu eta baliabide-xahutze izugarria dakar. Read the rest of this entry

Gaur Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak antolatuta erraustegirik gabeko alternatibaren aurkezpena egingo da Kultur Etxean

Gaur Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak antolatuta erraustegirik gabeko alternatibaren aurkezpena egingo da Kultur Etxean

Gaur (martxoak 22) arratsaldeko 19:00etan, Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak antolatuta erraustegirik gabeko alternatibaren aurkezpena egingo da, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lasarte-Orian Aire Garbiaren hitzetan zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da: “Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar ditu eta baliabide xahutze izugarria dakar. Ekonomia zirkularraren europar gida-lerroaren kontrako norabidean doa”. Read the rest of this entry

CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEILAS sindikatuek larunbateko manifestazioari babesa adierazi diote

CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEILAS sindikatuek larunbateko manifestazioari babesa adierazi diote

a

Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbaterako, martxoaren 25erako, alternatibaren alde eta errausketaren aurka Donostian deitua duen manifestaziori atxikimendua adierazi diote CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEILAS sindikatuek. Gaur goizean honen berri emateko Donostiako Udalean prentsaurreko eman dute: Read the rest of this entry