Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu, larunbatean denak kalera

Azkenean ofizialki piztear dira Gipuzkoako erraustegiaren labeak. Ez herritarron borondatea, ez medikuen ohar larriak, ez mugimendu sozial, sindikatu, alderdi eta elkarteen eskariak, ezta alternatiba hobe, garbiago, merkeago eta eraginkorragoak badirela demostratzea ere… ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi …

Zaldibar Argitu: Ohar garrantzitsua

Eibar, Ermua, Zaldibar eta inguruetan dioxina eta furano mailak onartutakoa baino 40-50 aldiz handiagoak direla azaldu du Jaurlaritzak. Marra gorri guztiak gainditu dituzte. Elkartasun beroena inguruotako herritarroi. Ez zaudete bakarrik. Onartezina da urteetako kudeaketa ustelaren ondorioz, gutxi batzuen negozioagatik, poblazioaren osasuna arriskuan jartzea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Iñaki Arriola eta …

800 pertsonatik gora ‘Zaldibar Argitu, erraustegia gelditu’ deialdietan

Zaldibarko ezbeharra hain modu eskandalagarrian kudeatzen ari direnek erraustegia inposatu nahi digute. Alberto eta Joaquin, gure gogoa zuekin dago. Noizbait Zubietan ezbehar bat gertatzen bada, txinako enpresari botako diozie errua? Ezkutatu egingo zarete Olano ets Asensio? Kutsadura datuak ezkutatuko dituzue? Prest zaudete herritarrak kutsatzeko zuen lagunen negozioa bermatzearren? Ez dugu …

‘Zaldibar argitu, erraustegia gelditu’ urgentziazko deialdiak

Zaldibar, Ermua, Eibar, Mallabia, Elgeta eta inguruetako herritarrei eklartasuna adierazteaz gain, erraustegia gelditzeko eskatuz kontzentrazioak deitzen ditugu ondorengo herrietan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du ‘langileak, osasuna, erantzukizunak’ eskaerekin eta ondorengo herrietan jende guztia deitzen dugu bihar asteazkena 19:00etan mobilizazio zaratatsuetara. Zaldibarren hondakin arriskutsurik ez zegoela esan, eta bi langile …