Goi tentsioko linearik ez

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak deituta, erraustegiko goi-tentsioko linearen kontrako mendi-martxa egin genuen urtarrilaren 27an, goiz partean, Azkortera. Gero, LasarteOrian manifestatu ginen, eta eguna biribiltzeko ekitaldi bat egin genuen Okendo plazan.

Urtarrilaren 27an erraustegiko goi-tentsioko linearen aurkako mendi-martxa

Zubietako erraustegiari zerbitzua emateko eraiki nahi duten goi-tentsioko linearen aurkako mendi-martxa egingo du urtarrilaren 27an Erraustegiaren aurkako Mugimenduak. Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoaindik abiatutako zutabeek bat egingo dute 11:30ean Azkorteko ermitan, Buruntzapean. Martxa bukatzeko, ekitaldi bat egingo da 13:00etan Lasarteko Okendo Plazan. Proiektuaren arabera, linea Hernani eta Urnieta bitarteko mugan …