Crowdfundinga abian: babestu erraustegiaren kutsadura kontrolatzeko ikerketa independentea!

Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar lukeen lana herritarrok egingo dugu! Egin ekarpena eta lagundu jendearen artean ekimena zabaltzen mesedez! Biba gu! Hemen crowdfundingean ekarpena egiteko lotura: vkm.is/erraustegiarenkontrola Zubieta Lantzen elkarteak lotuta, nazioarteko fundazio bat eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura laginak hartzen aritu dira irail hasieran. …

Babestu eta lagundu dezagun Erraustegiaren kutsaduren kontrol independentea

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduan biltzen garen talde eta herritarrok bat egiten dugu Donostialdeko erraustegiaren kutsadurak kontrolatzeko Zubieta Lantzen elkarteak antolatu duen ekimenarekin eta Gipuzkoako herritarrei dei egiten diegu babestu dezaten. Jakina da erraustegiek kutsadura eragiten dutela eta kaltegarriak direla ingurumenarentzako eta pertsonentzako. Jakina da ere batean eta bestean erraustegiek segitzen dutela …

Errausketaren aurkako giza kate luzeak Kontxa inguratu zuen

Noaua Usurbilgo hedabideak argitaratutako albistea. Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko mezua, Kontxako hondartzaraino eraman zuen ehunka lagunek osaturiko giza kateak. Parte hartzaile beterano batek aipatu zigunez hamaseigarren giza katea zen atzokoa Donostiako Kontxa hondartzan. Oraingoa berezia, erraustegia ofizialki martxan jartzear den honetan egin baita. Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko borrokak …