Irailaren 10ean osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea Kontxako hondartzan

Aurreko urte askotan bezala Donostia Bizirik Elkarteak, Errausketaren Aurkako Koordinadorak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak irailaren 10ean giza katea antolatuko dute Kontxako hondartzan, 11:30ean abiatuta. Gaur goizeko 11:30ean giza-katearen inguruko agerraldia egin dugu Kontxako hondartzako sarreran bertan. Aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere …

Abuztuaren 16an PERFORMANI, gaixotu nahi ez dutenen martxa

Nahiko gaixotua, kutsatua eta sostengagaitzezko bidean badugu gure amalurra, non are gehiago gaixotu nahi gaituzte beharrezkoa ez den eta osasunarentzat oso kaltegarria den Zubietako erraustegia bezalako infraestruktura handi hau  inposatuaz. Gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia eta kontsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua dira arduradun nagusiak. …