Desobedientziarako deia

Azken egunetan Biodonostiarentzat osasun frogak egiteko eskakizun eskutitzak jaso dituzte hainbat bizilagunek, erraustegiaren proeiktua dela eta. Honen aurrean gure kezka adierazi nahi dugu. Egia da froga toxikologiko, epidemiologiko eta antzekoak ezinbestekoak direla. Baina dagoeneko horrelako ikerketa mordoa eginak badira eta batzuk gainera duela gutxi argitaratu dira. Guztietan ondorio bera ateratzen …

II. Barraskilo Operazioa

Errausketaren aurkako mugimenduak II.barraskilo operazioa antolatu du hurrengo urriak 26 ostegunerako.  Karabana 18:00tan abiatuko da Decathlonetik eta Lasarte, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatuko ditu. Erraustegiaren obren berealako lan uztea eskatzen dugu eta borondate politikoa eskatzen diogu hondakinen gaiari irtenbide merkeago eta justuago bat emateko. Norabide horretan …

Irailaren 10ean osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea Kontxako hondartzan

Aurreko urte askotan bezala Donostia Bizirik Elkarteak, Errausketaren Aurkako Koordinadorak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak irailaren 10ean giza katea antolatuko dute Kontxako hondartzan, 11:30ean abiatuta. Gaur goizeko 11:30ean giza-katearen inguruko agerraldia egin dugu Kontxako hondartzako sarreran bertan. Aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere …

Abuztuaren 16an PERFORMANI, gaixotu nahi ez dutenen martxa

Nahiko gaixotua, kutsatua eta sostengagaitzezko bidean badugu gure amalurra, non are gehiago gaixotu nahi gaituzte beharrezkoa ez den eta osasunarentzat oso kaltegarria den Zubietako erraustegia bezalako infraestruktura handi hau  inposatuaz. Gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia eta kontsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua dira arduradun nagusiak. …

Erraustegiaren aurkako gose grebaren digestioa

Erraustegiaren Aurkako Easo Plazako Gose Grebalariak idatzi hau kaleratu dute: “Jada astebete pasa da sei herritar gipuzkoarrok Donostiako Easo plazan erraustegiaren gezur handiaren aurkako gose grebari bukaera eman genionetik. Gure lanak, familiak eta etxeak utzi eta astebetez egon gara kalean elikagairik hartu gabe, gure gorputzak borrokarako tresnatzat hartuz, aire garbiaren …

Gaur 17:00etan Diario Vasco egunkariko eraikinaren atarian elkarretaratzea eta 19:00etan erraustegiaren aurkako gose grebaren bukaera ekitaldia

  a Gaur ekainak 21, asteazkena, Donostiako Easo Plazan burutzen ari den gose greba 19:00etan amaituko da. Gaurko bi hitzordu antolatu dira eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ekainak 19, erraustegiaren aurkako gose grebaren seigarren eguna

Argazkia: Errenteriako Hitza Errausketaren aurkako gose greban dauden sei herritarrek seigarren egunean Amarako Easo parkean jarraitu dute, inguruan mugimendu politiko batek lagatako egoitzan gaua eman ondoren. Egunero bezala, auzotarren elkartasun mezu eta keinuak jaso dituzte, horietako batzuek etxeetako ateak ere ireki dizkietelarik edozein beharretarako.

Ekainak 18, erraustegiaren aurkako gose grebaren bosgarren eguna

Igandekoa, ekainak 18, bosgarren gose greba eguna izan zen. Erraustegiaren aurkako gose grebalariek jakinarazita Donostiako udalak grebalariei laugarren gauean Easo plazan lo egiteko baimena ukatu zien baina bertan jarraitu dute protesta egiten. Grebalariek ez dute esperantza galdu, elkartasuna leku askotatik jasotzen ari baitira.

Ekainak 17, erraustegiaren aurkako gose grebaren laugarren eguna

a Ekainak 17, larunbata a Erraustegiaren aurkako giza katea Atzo, larunbata, gose grebalariek deitutan Donostian erraustegiaren aurkako gizakatea burutu zen.  Giza katea eguerdiko 12:00etan hasi zen Easo Plazatik eta Gipuzkoa Plazan amaitu zen. Ekimen honetan hainbat herrietatik etorritako gipuzkoar ugarik parte hartu zuten: “Ama lurra, defenda dezagun!”, “Ez, ez, ez, …

Ekainak 15, erraustegiaren aurkako gose grebaren bigarren eguna

a Ekainak 15, osteguna a Donostiako Udalak lehen eguneko pankartak kendu egin ditu Goizeko 9:00ean gose grebalariek informatu dute lotan zeuden bitartean, Easo plazan gose grebari ikusgarritasuna emateko jarritako pankartak kendu dituztela Donostiako Udalaren aginduetara dauden garbitzaileek: “Kaixo lagunak. Grebalariak apur bat atsekabetuak gaude. Plazan gauez zintzilikatuak geneuzkan pankartak kendu …

Ekainak 14, erraustegiaren aurkako gose grebaren lehen eguna

Atzo, ekainak 14, sei lagunek erraustegiaren aurkako astebeteko gose grebari ekin zioten Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio eta gune honek eskaintzen digun aukera probestuko dugu bertan gertatzen denaren inguruan informazioa emateko. (Argazkiak eta bideoak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Noaua!, Argia eta herritarrak)

Gaur hasiko da erraustegiaren aurkako GOSE GREBA Donostiako Easo Plazan

Herritar talde bat gaurtik (ekainak 14)  eta ekainaren 21 bitartean GOSE GREBA egingo du erraustegiaren aurka Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio eta deitzaileek hala eskatuta, gaur arratsaldeko 19:00etarako bertara gerturatzeko deia egiten dugu babes hori bertan adierazteko. Dagoeneko, gose greban parte hartuko duten …