Argazkia: Errenteriako Hitza

Errausketaren aurkako gose greban dauden sei herritarrek seigarren egunean Amarako Easo parkean jarraitu dute, inguruan mugimendu politiko batek lagatako egoitzan gaua eman ondoren. Egunero bezala, auzotarren elkartasun mezu eta keinuak jaso dituzte, horietako batzuek etxeetako ateak ere ireki dizkietelarik edozein beharretarako.

Ekainak 19, astelehena


a

Bisita ugariak egunean zehar

Egunean zehar hainbat bisita izan dituzte gose grebalariek:

  • LAB sindikatuaren ordezkaritza, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia buru dutela: “Erraustearen gezur handiaren aurka gose greban diren lagunak bisitatzera etorri gara gaur”.
  • Gipuzkoako Sortuko ordezkariak: “Gipuzkoar zentzudunei deia errauskailuaren aurka batu eta antolatzeko”.
  • Ezker Anitza – IU: Osasunaren alde, ustelkeriaren aurka. Errausketarik ez!”.
  • Hernaniko alkatea eta zinegotziak: “Hernanin pertsona/urteko 50 kg errefus kopuru hauekin Gipuzkoan ez dugu erraustegirik behar”

a

LAB sindikatua

a

Sortu Gipuzkoa

a

a

Ezker Anitza-IU

a

a

Hernaniko alkatea eta zinegotziak

a

a

EITBko ekoitzaren aurrean protesta egin dute grebalariek zentsura salatzeko

Arratsaldeko 17:00etan gose grebalariak eta hainbat herritar Donostiako EITBko egoitzaren aurrean izan dira EITBren zentsura salatzeko. Une batean Ertzaintza agertu da eta toki horretatik alde egiteko eskatu die. EITB ente publikoaren lur eremua pribatua omen dela eta, parkinaren atariraino kanporatu nahi izan dituzte ertzainek protestalariak. Hauek behin eta berriz esan diete ez zutela inon baimenik gabe sartzeko asmorik, baina EITBko arduradunen bati entregatu nahi ziotela grebalariek Errausketaren Aurkako Mugimenduak prestatutako protesta agiria. Azkenean EITBren instalazioetatik irtetera zihoan Aitziber Meaberi entregatu ahal izan dio idatzia baraularietako batek eta hark bermatu dio protestaren jakinaren gainean jarriko duela enteko zuzendaritza. (Bideoak Argia, Lander Arbelaitz eta Prentsa Kritika).

a

a

a

a

a

a

Elkartasun eta babes gehiago

Gipuzkoako hainbat herrietatik gose greban dauden sei lagunei euren elkartasuna eta babesa adierazi diete beste behin ere.

a

“Zor ekologikoa” hitzaldia

19:00etan Ekologistak Martxaneko Martin Mantxoren eskutik “Zor ekologikoa” hitzaldia eskaini zen Easo Plazan.

a

a