Errausketak klima ere hondatzen du

Nola egongo ote da mundua eta nola Euskal Herria 2051. urtean? Klimaren berotzeak munduan zabalduko duen hondamendi handiarekin, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Zer jan eta edango dute, zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nolako zerbitzu sozialak? Nork eta zein baliabiderekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? …

Gipuzkoako erraustegia geratzea exijitu dute milaka gipuzkoarrek Donostian

Milaka herritarrek bete zituzten Donostiako kaleak larunbat arratsaldean. Eragile anitzek babestuta, Zubietako erraustegia geratzea eskatu zuten. Ibilbide osoan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak. Amarako Mendeurren plazatik abiatu, hiri erdiguneko kaleak zeharkatu eta Alderdi Ederren amaitu zen mobilizazioan buruan, une oro, manifestatzera deitutako eragileen hiru pankarta izan ziren. …