Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak

2011n abian jartzeko egunean, Harlingeneko erraustegia ingelesez state of the art esaten dioten mailakoa dela esan zuen harro Holandako Gobernuak, puntako teknologiaren erakusgarria. Hala ere, laster ikerlan independenteek erakutsi zuten Europako legeek onartu baino dioxina, furano eta bestelako kutsagai askoz gehiago isurtzen dituela. Kutsadura eteten ez dutela eta, joan den …

OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta, edo bestela aukeran ematen dio diputatuari “agiri bat sinatzeko, non bermatzen duena erraustegiak ez duela kalterik ekarriko ondoko biztanleen osasunari, eta azaltzeko zergatik …

Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari

[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsororen ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela …

Gipuzkoako erraustegia geratzea exijitu dute milaka gipuzkoarrek Donostian

Milaka herritarrek bete zituzten Donostiako kaleak larunbat arratsaldean. Eragile anitzek babestuta, Zubietako erraustegia geratzea eskatu zuten. Ibilbide osoan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak. Amarako Mendeurren plazatik abiatu, hiri erdiguneko kaleak zeharkatu eta Alderdi Ederren amaitu zen mobilizazioan buruan, une oro, manifestatzera deitutako eragileen hiru pankarta izan ziren. …

Ainhoa Intxaurrandietak beren aurkako jazarpena salatu zuen sorpresaz GHK-ren bileran bertan

Madrilgo Kontu Auzitegiak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen alde atera zuen epaia errekurritu ala ez erabaki behar zuen astelehenean. EAJ eta PSEk gehiengoa dute Jose Ignacio Asensio buru duen GHK-n, eta aurreko astean Diario Vasco egunkariak aurreratu gisan, errekurtsoa jartzea bozkatu zuten. Ezusteko bakarra, bileran Ainhoa Intxaurrandieta bera agertzea izan …

“Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan

Euskarazko komunikazioaren urteroko gertakizun ohi diren Rikardo Arregi Sarien 30. ediziora hurbildu ziren konbidatuek ekintzaile talde txiki bat aurkitu zuten atarian, justu Andoain eta Bastero kulturgunetik hiru kilometrora eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiaz protesta egitera etorrita. Andoain, Usurbil eta Hernanitik iritsitako ekintzaileok, erraustegiaren aurkako mezu generikoaz gain, bi mezu zehatz …

Epaileek arrazoi eman diete Errazkin eta Intxaurrandietari: erraustegia gelditzea ez zen delitua izan

ARGIAk iturri zuzenen bidez jakin ahal izan duenez, epaileek arrazoi eman diete Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Apirilean epaitu zituzten Madrilen, aurreko legegintzaldian Gipuzkoako erraustegia gelditzeagatik, gaur egungo GHKk salaketa jarrita. 40 milioi eurotik gorako zigorraren itzala izan dute gainean. Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua zela eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK …

Urriaren 5ean klima aldaketaren aurkako “Tour Alternatibari” harrera Donostian

Urriaren 5ean, ostirala, Donostiara iritsiko da klima aldaketa salatzeko bizikletan 5.800 kilometroko ibilbidea Aldatu dezagun sistema, ez klima! lemapean egin duen Alternatiba Tourra. Ekainaren 9an Parisetik abiatu zen Alternatiba Tourra eta mobilizazio eredu berri bat da: lau hilabetetan 200 etapa egin ditu bost herrialde zeharkatuz, eta iritsi den toki bakoitzean …

Gipuzkoako hainbat eragilek deituta, urriaren 27an “Erraustegia gelditu!” manifestazioa Donostian

  Urriaren 2an Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, GEIS/OEIT, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, Eguzki, ERNAI, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta “No +Precariedad”-ek, herritarrei mobilizazio jendetsu baterako deialdi bateratu baten aurkezpena egin genuen  Donostiako udaletxean. Honatx bertan esandakoa: Gipuzkoako hainbat eragile herritarrei zuzendu gara mobilizazio jendetsu baten berri emateko. Helburua GIPUZKOAKO ERRAUSTEGIA GELDITZEKO eskatzea da. Gizartea …

Prentsa oharra irailaren 23ko Zubietako gertakariak direla eta

Argazkiak: DaniBlanco eta Txintxarri Pasa den igandean eta Lurralde Askeak antolatutako Iraultza Txikien akanpadaren ekimenaren baitan Gipuzkoa Zutikek antolatutako mendi martxa baketsuaren aurka Ertzaintzaren operatibo zabal eta handi baten bitartez, helikoptero eta guzti, adin guztietako ehunadaka herritaren protesta baketsua oztopatu eta golpeen bitartez jazartu egin zuten. Dozena bat zauritu izan …

Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du. “Erraustegiaren aurkako manifestarien aurka, polizia bortizkeriarekin lotutako informazio eskandalagarria jaso dugu Donostiatik, Euskal Herritik. Gu manifestariekin lerratzen gara eta erasoa gaitzetsi nahi dugu”, dio hitzez hitz Twitterren jarri duten mezuak. Irakurri …

Zubietako erraustegiraino iritsi da protesta eta Ertzaintzak kolpeka erantzun du

Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat erakunderen babesarekin, igande arratsaldean zientoka herritar hurbildu dira Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren ‘0 gune’ delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian. Ertzaintzak eragotzi die bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita. Iazko martxan baino ertzain gehiago bidali dituzte Gipuzkoako agintariek eta airetik helikopteroak gertutik jarraitu ditu protestalarien …

Omenaldia Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei

Arratsalde on, lagunok. Gaur Zubietan, Iraultza Txikien kanpaldi honen erdian, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun emakume eta gizonok aitortza publiko bat egin nahi diegu bai Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi-munstro hori gelditu zuten kargu publikoei eta bai hondakinak kudeatzeko sistema alternatiboak martxan jarri zituztenei. Duela urte asko PNV eta PSOEko …

Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun zaurituz. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.