Zaldibar, Ermua, Eibar, Mallabia, Elgeta eta inguruetako herritarrei eklartasuna adierazteaz gain, erraustegia gelditzeko eskatuz kontzentrazioak deitzen ditugu ondorengo herrietan.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du ‘langileak, osasuna, erantzukizunak’ eskaerekin eta ondorengo herrietan jende guztia deitzen dugu bihar asteazkena 19:00etan mobilizazio zaratatsuetara.

Zaldibarren hondakin arriskutsurik ez zegoela esan, eta bi langile desagerrarazi dituen eskandaluak azalerazi du zer nolako maila duten etxe ondoan erraustegia inposatu nahi diguten politikariek. Gainera, behin larrialdia abiatuta, denak ezkutatu egin dira arazoa kudeatu beharrean. Horregatik, denak kalera! Zabaldu!

-Erraustegiaren Aurkako Mugimendua