Donostia

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak 200.000 informazio buletin inguru buzoneatu ditu gaur, lauzpabost orduren buruan, Gipuzkoako herri gehientsuetan.

Erronka asteburuan egitea zen, baina une honetan lasai asko esan daiteke dagoneko gaindituta dagoela.

Izan ere, aurreikusi genuen langintza honetan 600 boluntario beharko zirela, baina goizeko lehen ordutik beretik kopuru hori erraz gainditu da.

Mobilizazio honen bitartez, erraustegiaren arduradun politikoei mezu argi bat bidali nahi diegu: komunikabide handietan, publiko zein pribatuetan, ezarria duten kontrol informatiboaren gainetik, ezkutatu nahi dituzten egiak Gipuzkoako herritar guztiengana helaraziko ditugu, banaka-banaka eraman behar baditugu ere.

Bide batez, maiatzaren 29rako antolatu den giza-katearen deialdia gogoratu dugu.  Jakina den bezala, egun horretan giza-kate batek Onkologikoa eta Foru Aldundia lotuko ditu eta, esku-orri honen bitartez, gipuzkoar guztioi parte hartzeko deia egin diegu.

Interesa duenak informazio-orria aurkituko du www.erraustuez.org webgunean aurkituko du.

Egun guztian zehar sare sozialen bidez hainbat herrietatik zabaldu diren argazkiak: Zarautz, Elgoibar, Usurbil, Astigarraga, Aiztondo, Donostia, Zubieta, Andoain, Lizeaga, Azkoitia, Hernani, Oiartzun, Antxo, Egia, Antiguo, Lasarte-Oria, Bergara, Pasaia…