Gipuzkoa Zutik Mugimenduak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren aurkako “Barraskilo Operazioa” auto karabana burutu dugu. Belartzatik (Decathlon aparkaletutik) abiatu genuen atzo arratsaldean “Barraskilo Operazioa”. N-1 errepidetik barrena Andoain eta Lasarte-Oria zeharkatu genuen, eta Igarara ere iritsi ziren kotxeak. Larunbaterako (maiatzak 27) Zubietan antolatu dugun Erraustegiaren Aurkako Eguna girotzeko baliatu dugu ekimen hau. 

Ez, ez, ez erraustegirik ez! Ez Zubietan eta ez beste inon!

 

Informazio gehiago: