a

Ekainak 15, osteguna


a

Donostiako Udalak lehen eguneko pankartak kendu egin ditu

Goizeko 9:00ean gose grebalariek informatu dute lotan zeuden bitartean, Easo plazan gose grebari ikusgarritasuna emateko jarritako pankartak kendu dituztela Donostiako Udalaren aginduetara dauden garbitzaileek: “Kaixo lagunak. Grebalariak apur bat atsekabetuak gaude. Plazan gauez zintzilikatuak geneuzkan pankartak kendu egin dizkigute”.

a

Grebalarien bilera eragile sozial, sindikatu eta alderdiekin

Goizean zehar ESK, LAB, Hiri Bizia eta EHBilduko ordezkariak grebalariei babesa azaltzera hurbildu dira.

a

LAB sindikatua

a

ESK sindikatua

a

Ezker-Anitza-IU

a

EHBildu Donostia

a

EHBildu Gipuzkoa

a

Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatibaren eraikuntza” hitzaldia

19:00etan “Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatibaren eraikuntza” hitzaldia eskaini dute  Pello Zubiriak eta Joxe Mari Irazustak.

a

Gose grebalarien mezua

“Hemen gaude gose greban errausketaren aurka, inposaketaren aurka eta osasunaren alde. Batzuk beraien poltsikoa loditu nahi dituzte eta gu amalurra eta bizitzaren apustua egin dugu. Bizitza delako handiena, gurea, seme-alabena, ondorengoena. Gizarte eredua aldatu nahi dugulako. Merezi duelako lurraren eta osasunaren alde aritzea. Gose grebalariak zuekin nahi dugu partkatu gure borroka hau erraustegia isteko. Mila esker zuen babesarengatik. Geldituko dugu!”

a

Bideo emanaldia

 Egunari amaiera emateko, gaueko 21:00etan Easo Plazan Ziztadak dokumenatala eskaini da.