a

Ekainak 16, ostirala


a

Hirugarren eguna eta gose grebalariak martxan

Gose grebalarien lehendabiziko irudiak. Erraustegiaren inguruko informazioa eta gunea prestatzeari ekin diote, gogotsu.

a

Ernai gazte mugimendukoen bisita

Goizean zehar Ernai gazte mugimenduko hainbat kide gose grebalariekin izan dira, tertulia aberatsa izandute: “Eason izan gara #ErrausGoseGreba lariei elkartasuna adierazten.Gutxi batzuen poltsikoak betetzeko negozio ustelei ez! Erraustegiari ez!”

a

a

Medikuak bisitatu eta aztertu ditu grebalariak

Gose grebaren hirugarren egunea medikuak gose grebalariak aztertu ditu. Medikuek gose grebalariak osasunez eta umorez ondo daudela ziurtatu dute.

a

Larunbateko giza katerako deia

Gose grebalariek larunbat honetan (ekainak 17) Donostian egingo den gizakatean parte hartzeko deia egin dute. Giza katea 12:00etan Easo Plazatik hasiko da eta Gipuzkoa Plazan amaituko da.

a