a

Gaur ekainak 21, asteazkena, Donostiako Easo Plazan burutzen ari den gose greba 19:00etan amaituko da. Gaurko bi hitzordu antolatu dira eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Deialdiak: ekainak 21, asteazkena


a

17:00etan

Arratsaldeko 17:00etan, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta elkarretaratzea egingo da Donostian dagoen Diario Vasco egunkariko eraikinaren atarian eta bertara Easo Plazan astebetez gose greban egon diren grebalariak joango dira,  egunkari horrek grebarekin bezala erraustegiarekin egiten duen informazio manipulatua salatzeko. Bertan elkarretaratzea egingo da “Stop zentsura. Informazio osorik gabe ez dago demokraziarik” lemapean.

aa

19:00etan

Arratsaldeko 19:00etan erraustegiaren gezur handiaren aurkako gose grebaren bukaera ekitaldia egingo da. Gogoratu ekainaren 14an 6 herritarrek gose grebari ekin ziotela. Ekitaldi honetan Estitxu Eizagirreren bertsoak entzuteko aukera egongo da eta ondoren salda eskainiko da gose grebalarien elkartasunez protestara hurbildu nahi duten guztiekin.