Ekainak 21, erraustegiaren aurkako gose grebaren azken eguna

Ekainak 21, erraustegiaren aurkako gose grebaren azken eguna

Ekainaren 14ean hasi zen erraustegiaren aurkako gose greba eta ekainaren 21ean amaitu da. Astebete gose grebaren berri eman dugu eta honako hau, kainaren 21ak eman duenaren inguruko kronika duzue. (Argazkiak eta bideoak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendia, Noaua! eta Argia)

Ekainak 21, asteazkena


a

Grebalarietako batek baraualdia utzi behar izan zuen, medikuen gomendioz

Goizean medikuak aholkatuta gose greba utzi behar izan zuen sei grebalarietako batek, lehen orduetan makalaldi txiki bat nabarituta. Sendagileak ez zion arazo larririk ikusi, baina agindu zion jaten hasteko.

a

Alternatibako ordezkaritza izan da bisitan

Gozean gose grebaren gunean Gipuzkoako Alternatibako kideak izan ziren euren babesa ematen: “Gaur gose grebaren gunera hurbildu gara grebalariei, artean gure kide Kepa Olaizi, babesa eta elkartasuna ematera”.

a

a

Kurdistanetik elkartasuna

“Silav ji gele Kurd ji bo birçîbuna li bajare Donostia heye. Bijî tekoshina ji bo jiyan u xweza, ne berjewendiye shirketen #ErrausGoseGreba”

a

a

a

Alemaniatik elkartasuna

a

a

Iban Asenjo GBNko EHBilduko batzarkidearen elkartasuna

a

a

El Diario Vasco aurrean zentsuraren aurkako kontzentrazioa

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta astelehenean EiTBren aurrean egin bezala, asteazken arratsaldean El Diario Vascok Donostian duen egoitzaren aurrean kontzentrazioa burutu zen: “Erraustegia manipulazio mediatikoaren sinbolo. Stop zentsura. Informaziorik gabe ez dago demokraziarik”. Gose grebalariek Diario Vascoren atarian entregatu zuten zuzendaritzari helarazteko gutuna. Gose greba bezalako protesta sakrifikatu batera zerk bultzatu dituen adierazi eta Gipuzkoako egunkari salduenak erraustegiaren aferan herritarrak desinformatuta dauzkala salatu ondoren, honela bukatzen da grebalariek eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak sinazen duten gutuna: “Erraustegiaren kontra egiten ari garen lana gure eta gure ondorengoengan pentsatuz egiten dugu. Diario Vascoko jabe, langile eta irakurleek jakin behar dute haien alde eta haien umeen osasunaren eta ongizatearen alde ere ari garela.”

a

a

a

Gose grebaren amaiera ekitaldia

Astebetez gose greba egin dute 6 herritarrek esker ona adierazi diete, lagundu duten guztiei, antolatu diren ekimenetan parte hartu dutenei, edota modu batean edo bestean babesa eta elkartasuna adierazi dieten denetariko eragile eta norbanakoei. Norbanakoen artean, modu berezian eskertu zituzten Amarako bizilagunak. “Ez genukeen ezer egingo Amarako bizilagunak atzetik izan ez bagenitu”. Horregatik guztiagatik zioten, astebete honetakoa gose greba huts bat baino zerbait gehiago izan dela.

Erraustegia geratzeko esperantza eta indarra badela nabarmendu zutem: “Erraustegia gelditu behar dugu, ahal dugu eta jarraitu behar dugu. Hemen ez da bukatu. Eutsi, esperantza hemen dago eta jarraitu horrela. Jendea erraustegiaren aurkako mugimendura batzera deitzen dugu, oso borroka duina baita. Txikitik helburu handiak lor daitezke”.

Txalo artean, salda edanez eta Estitxu Eizagirrek sortutako bertsoak abestuz amaitu zuten ekitaldia. “Eskerrik asko bihotz bihotzez, obrak hasi eta gero, zuek gorputzaren bidez egin diozuelako aurre honi, begira ze muntatu duzuen”.

a

a

a

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude