Urriaren 2an Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, GEIS/OEIT, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, Eguzki, ERNAI, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta “No +Precariedad”-ek, herritarrei mobilizazio jendetsu baterako deialdi bateratu baten aurkezpena egin genuen  Donostiako udaletxean. Honatx bertan esandakoa:

Gipuzkoako hainbat eragile herritarrei zuzendu gara mobilizazio jendetsu baten berri emateko. Helburua GIPUZKOAKO ERRAUSTEGIA GELDITZEKO eskatzea da. Gizartea anitza da eta deialdi hau ere horren lekuko da. Gipuzkoako erraustegiko lanak gelditu, eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko arrazoi asko eta anitzak daude. Baina aldarrikapenean, deitzaile guztiok bat egiten dugu. Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea, … Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako, sinatutako kontratuari ez!! Osasuna, ingurumena eta herritarren interesak lehenetsi! Erraustegia gelditu orain!!! Kontratua eten!!!

Horregatik guztiagatik, eta agintean daudenak, herritarron nahia kontutan izan behar dutelako, adarrikapen hau ozen entzun dadin, deialdi honetarako batu garen taldeok, hots Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, eta “No +Precariedad”-ek, urriak 27, larunbata, 17:00etan, Donostiako Mendeurren plazatik abiatuta, “ERRAUSTEGIA GELDITU!” lemapean manifestazio baterako deia zabaltzen diegu herritar guziei.

Azken urte honetan, 2018an, eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …), atzerriko herrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte: Italia, Méjico, Australia, EEUU, Irlanda, Argentina,… Eta estatu mailan beste 4.

Hemen ere posible da eta oraindik garaiz gaude! Gure etorkizunak eta ongizateak merezi duelako, Gipuzkoarrok kalera atera behar dugu, ERRAUSTEGIA GELDITU!!!! exigitzera.