Euskarazko komunikazioaren urteroko gertakizun ohi diren Rikardo Arregi Sarien 30. ediziora hurbildu ziren konbidatuek ekintzaile talde txiki bat aurkitu zuten atarian, justu Andoain eta Bastero kulturgunetik hiru kilometrora eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiaz protesta egitera etorrita.

Andoain, Usurbil eta Hernanitik iritsitako ekintzaileok, erraustegiaren aurkako mezu generikoaz gain, bi mezu zehatz zekartzaten konbidatuentzako, Erraustegiak “minbizia”, “lapurreta”, “kutsadura” eta “zorra” dakartzala zioten afixeetan. Mezu bat zen agintarientzat: “Agintariok: gelditu Zubietako erraustegia”. Bestea, berriz, komunikazioko profesionalentzat: “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz”.

Jarraitu albistea irakurtzen Argian.