• Madrilgo Kontu Auzitegiak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen alde atera zuen epaia errekurritu ala ez erabaki behar zuen astelehenean. EAJ eta PSEk gehiengoa dute Jose Ignacio Asensio buru duen GHK-n, eta aurreko astean Diario Vasco egunkariak aurreratu gisan, errekurtsoa jartzea bozkatu zuten. Ezusteko bakarra, bileran Ainhoa Intxaurrandieta bera agertzea izan zen. Twitter bidez eginiko hari batean kontatu du gertatua.

Ezustean agertu zen Intxaurrandieta Gipuzkoako Aldundira. Bertan ezohiko batzarra deitua zuen GHK-k, elegitea onartu ala ez erabakitzeko.

Intxaurrandietak, bileraren ostean, Twitter hari bat idatzi zuen gertatua kontatuz. Asko zabaldu da eta jarraian osorik da irakurgai.

Jarraitu albistea irakurtzen Argian.