[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsororen ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela demostratuta.

Urriaren 30ean Iñigo Urkullu lehendakariak Osasun sailean egindako izendapen eta kargugabetzeen artean Miren Dorronsororenak eduki zuen protagonismoa hedabideetan. Berriak bere albistean zioen, adibidez: “Dorronsororen kargugabetzea, hala ere, garai berezi batean dator. El Mundo egunkariak jakinarazi zuen Dorronsororen aurkako salaketak jarri dituztela haren ardurapeko sei langilek, «indarkeria psikosoziala» leporatuta”. Zalaparta gutxiagorekin pasatu zen haren ordezkoaren izendapena.

Jarraitu albistea irakurtzen Argian.