Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbatean batzar berezia egingo du Zubietan

Larunbaterako, urtarrilak 26 goizeko 10:00etan hasita, batzar berezia dauka deituta Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Zubietan burutuko den bileran hiru urteotan egindako lanen balantzea egiteaz gain zaborren errausketaren aurkako mugimenduak bizi duen egoera aztertuko dute eta 2019ko lan ildoak zehaztuko. EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak biltzar berezirako deia zabaldu die hiru urteotan hilabeteroko …

Eta Gloucesterreko erraustegiaren kontratua erakutsi dutenean… 100 milioi libra garestiago azaldu da.

Iazko ekainean 15 eguneko gose greba egin zuen gazte batek Gloucesterren (Erresuma Batua) agintariei eskatuz bertan eraikitzen ari diren Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakuts zezatela. Eguberriotan plazaratu dutenean, ezustekoa zeraman barruan: orain arte aitortua baino %30 gehiago kostako zaiela herritarrei. Protestak ugaritu dira eta politikari batzuek auditoria independentea eskatzen …