Zubietako erraustegiak badauzka tximiniak (bi) eta dagoeneko ikusten zaizkio

Zubietako erraustegia tximiniarik gabekoa izango ote zen? Hala iradokitzen zuten GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak hasi aurretik zabaltzen zituzten ordenadore bidezko irudiek. Egunotan, ordea, labeak sudurren aurrean dauzkaten Usurbilgo herritarrek begi hutsez eta kaletik bertatik ikusi ahal izan dituzte bi tutu erraustegiaren sabaian: horra tximiniak. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Zubietan errauts litezkeen hondakinen erdiak baino ez ditu sortzen Gipuzkoak

Aldundiaren datuetatik ondoriozta daiteke 110.000 tona bideratu ahalko dituztela erraustera. 200.000 tonako ahalmena du erraustegiak Zubietako erraustegiaren tamaina Gipuzkoak sortzen duen hondakinen kopuruaren araberakoa dela argudiatu dute aldundiko agintariek. Hain zuzen ere, tamaina hori zehaztu zuen diputazioak 2016an egindako prognosi batek. Alabaina, joan den astean aldundiaren Ingurumen diputatu Jose Ignacio …