Larunbatean hitzaldia: Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik?

Apirilaren 13an, goizeko 10:00etan hasita, Hernaniko Biteri kultur etxean hitzaldi berezia emango du Holandako ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout toxikologoak: “Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik? “Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek”. Hitzaldiaren ondoren kazetariei erantzuteko tartea ere edukiko du Arkenboutek eta harekin elkarrizketaren bat lotu nahi izanez gero, seguru tarte bat …

Erraustegiek 2020etik aurrera ez dute Europako kohesio funtsetik laguntzarik jasoko

Europako Legebiltzarrean Eskualdeen Garapenerako batzordeak bozkatu du moztea Europar Batasunaren diru-laguntzak hondakinentzako zabortegi eta erraustegiei 2020tik aurrera. Parlamentariek argudiatu dutenez, honek baimenduko du diru gehiago erabili ahal izatea hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzeari laguntzeko, Europak 2035rako ekonomia zirkularra lortzeko ipinitako helburuak lortzeari begira. Jarraitu albistea irakurtzen ARGIAn.