Greba orokorrarekin bat egiten dugu bizitza duinaren alde

Ohar honekin jakinarazi nahi dugu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ere bat egiten dugula urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorraren deialdiarekin. Gure ustez oso argia da egoera. Erraustegiak eta gainerako azpiegitura erraldoiak egiteko milioiak eta milioiak xahutzeko inolako lotsarik ez duten agintari politiko horiek esaten digute ez dagoela dirurik …

Errausketak klima ere hondatzen du

Nola egongo ote da mundua eta nola Euskal Herria 2051. urtean? Klimaren berotzeak munduan zabalduko duen hondamendi handiarekin, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Zer jan eta edango dute, zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nolako zerbitzu sozialak? Nork eta zein baliabiderekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? …

Erraustegiek 2020etik aurrera ez dute Europako kohesio funtsetik laguntzarik jasoko

Europako Legebiltzarrean Eskualdeen Garapenerako batzordeak bozkatu du moztea Europar Batasunaren diru-laguntzak hondakinentzako zabortegi eta erraustegiei 2020tik aurrera. Parlamentariek argudiatu dutenez, honek baimenduko du diru gehiago erabili ahal izatea hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzeari laguntzeko, Europak 2035rako ekonomia zirkularra lortzeko ipinitako helburuak lortzeari begira. Jarraitu albistea irakurtzen ARGIAn.