Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du. “Erraustegiaren aurkako manifestarien aurka, polizia bortizkeriarekin lotutako informazio eskandalagarria jaso dugu Donostiatik, Euskal Herritik. Gu manifestariekin lerratzen gara eta erasoa gaitzetsi nahi dugu”, dio hitzez hitz Twitterren jarri duten mezuak. Irakurri …

Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun zaurituz. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Erraustu = egurtu beldurrik gabe

“Egia esan eta / Zigorrez erantzun / Gure bizkar moretan / Diteke irakur…”. Julen Lekuonak berriz kantatuko zuen egon balitz Zubietan irailaren 23ko arratsaldean. Zer nezesidaderekin, Markel Olano, zeren beldur? Agintariek ez zeukaten kezkatzeko motiborik: zientoka batzuk, tartean haurrak eta 80 urtetik gorako aiton-amonak, muinoan gora herri-bideetatik, inolako arriskurik gabeak …