Erraustegia gelditzea posible da, Serbian egin berri dute!

Ne Davimo Beograd mugimenduak aurkeztutako helegiteei arrazoi emanda, Serbiako gobernuak baliogabetu egin du Ingurumen ministerioak emandako ingurumen baimena Belgrado (1.700.000 biztanle) hiriburuko Vinca auzoan eraiki nahi zuten erraustegi berriarentzat. Prozedura osoa hasieratik errepikatzera behartu du. Jarraitu albistea irakurtzen Argian

Gipuzkoako erraustegia geratzea exijitu dute milaka gipuzkoarrek Donostian

Milaka herritarrek bete zituzten Donostiako kaleak larunbat arratsaldean. Eragile anitzek babestuta, Zubietako erraustegia geratzea eskatu zuten. Ibilbide osoan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak. Amarako Mendeurren plazatik abiatu, hiri erdiguneko kaleak zeharkatu eta Alderdi Ederren amaitu zen mobilizazioan buruan, une oro, manifestatzera deitutako eragileen hiru pankarta izan ziren. …

Omenaldia Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei

Arratsalde on, lagunok. Gaur Zubietan, Iraultza Txikien kanpaldi honen erdian, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun emakume eta gizonok aitortza publiko bat egin nahi diegu bai Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi-munstro hori gelditu zuten kargu publikoei eta bai hondakinak kudeatzeko sistema alternatiboak martxan jarri zituztenei. Duela urte asko PNV eta PSOEko …