Gloucesterreko erraustegia: udala eta Urbaser auzitara eraman dituzte herritarrek, tartean Jeremy Ironsek

Gloucesterreko udalak eta Urbaser multinazionalak epaitegian erantzun beharko diete hainbat herritarrek CommunityR4C elkartearen ekimenez auzitara eraman dituztelako, Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakutsitakoan hasieran agintariek aitortutako 500 milioi libretako kostoak benetan 633 milioi zirela jakin denean. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Eta Gloucesterreko erraustegiaren kontratua erakutsi dutenean… 100 milioi libra garestiago azaldu da.

Iazko ekainean 15 eguneko gose greba egin zuen gazte batek Gloucesterren (Erresuma Batua) agintariei eskatuz bertan eraikitzen ari diren Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakuts zezatela. Eguberriotan plazaratu dutenean, ezustekoa zeraman barruan: orain arte aitortua baino %30 gehiago kostako zaiela herritarrei. Protestak ugaritu dira eta politikari batzuek auditoria independentea eskatzen …