Gipuzkoako erraustegia geratzea exijitu dute milaka gipuzkoarrek Donostian

Milaka herritarrek bete zituzten Donostiako kaleak larunbat arratsaldean. Eragile anitzek babestuta, Zubietako erraustegia geratzea eskatu zuten. Ibilbide osoan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak. Amarako Mendeurren plazatik abiatu, hiri erdiguneko kaleak zeharkatu eta Alderdi Ederren amaitu zen mobilizazioan buruan, une oro, manifestatzera deitutako eragileen hiru pankarta izan ziren. …

Ehunka gaztek erraustegiaren aurka protesta egin dute Lasarte-Orian Ernaik deituta

“Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta “Euskal Herrian Bizi” lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.