Eta Gloucesterreko erraustegiaren kontratua erakutsi dutenean… 100 milioi libra garestiago azaldu da.

Iazko ekainean 15 eguneko gose greba egin zuen gazte batek Gloucesterren (Erresuma Batua) agintariei eskatuz bertan eraikitzen ari diren Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakuts zezatela. Eguberriotan plazaratu dutenean, ezustekoa zeraman barruan: orain arte aitortua baino %30 gehiago kostako zaiela herritarrei. Protestak ugaritu dira eta politikari batzuek auditoria independentea eskatzen …

Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari

[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsororen ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela …

Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?

Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.