M11-1

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko asanbladaren deiari erantzunez, 4.000 errekurtso baino gehiago erregistratu dituzte herritarrek Eusko Jaurlaritzak erraustegia egiteko emandako ingumen baimenaren kontra.

Norbanakoek beraien kabuz erregistratuak, gainera, zenbatezinak dira. Beste aldetik, 20 bat udalek eta hainbat elkartek ere helegite administratiboa sartu dutela jakin izan dugu. Izan ere, atzo Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen delegaritza kolapsatu egin zen errekurtsoen erregistroa zela eta.

Errekurtsoaren funtsa, 2016ko apirilaren 11ko ebazpena eman zenerako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta ingurumenaren baimen bateratua iraungita zeudela da. Atzo bukatzen zen errekurtsoa jartzeko epea.

Gogoratu behar da 2015 apirilaren 23an prentsan agertu zela ingurumen bateratua bertan behera utzi zuela Gipuzkoako Diputazioak (http://m.noticiasdegipuzkoa.com/2015/04/23/sociedad/el-consorcio-de-residuos-renuncia-a-los-permisos-de-la-incineradora-de-zubieta).

Eusko Jaurlaritzak pasa den apirilaren 11ean luzatu zuen 2010eko baimena, proiektuan aldaketa nabarmenik ez dagoela ebatziz. Aipatu behar da Eusko Jaurlaritzak ez zuela baimenaren berri eman, errekurtsoa jartzeko epea inor enteratu gabe pasatzeko asmoarekin. Zuzen-zuzenean afektatutako udalei ere (Lasarte, kasu) ez die abisatu. Hala ere, azkenean ezin izan dute ezkutatu. eta sartu diren errekurtso kopurua ikusita, Eusko Jaurlaritzaren eta Diputazioaren ezkutukeriak kontrako efektua eragin du.

a

Ezkerrean, Xabier Arregi Usurbilgo alkatea bildutako errekurtsoen kopurua zehazten duen orria eskutan duela eta eskubian Lasarte-Oriako herritarrak bildutako errekurtsoen orriekin.

Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik zoriondu nahi ditugu ekimen honetan parte hartu duten gipuzkoarrak. Hiru egunetan milaka errekurtso erregistratu izanak erakusten du gero eta gehiago garela erraustegiaren aurka jarrera aktiboa hartzen ari garenok. Maiatzaren 29an Donostian egingo dugun giza-katean ere nabarituko delakoan gaude. Hau da bidea, denon artean lortuko dugu!

Eta ez ahantzi:

BURUA DUENAK EZ DU ERRAUSTEGIRIK NAHI BERE HERRIAN, ETA BIHOTZA DUENAK EZ DU BESTE INOREN HERRIAN NAHI

2 Comments

Comments are closed.