Atzo, ekainak 14, sei lagunek erraustegiaren aurkako astebeteko gose grebari ekin zioten Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio eta gune honek eskaintzen digun aukera probestuko dugu bertan gertatzen denaren inguruan informazioa emateko. (Argazkiak eta bideoak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Noaua!, Argia eta herritarrak)

Ekainak 14, asteazkena


a

Easo Plaza apaintzeko deia

17:00etan Easo Plaza apaintzeko deia egin zen.

a

Gose grebari hasiera

19:00etan gose grebari hasiera eman zitzaion. Babesa adieraztera bertaratutako dozenaka lagunen aurrean, gose greba abiatu zuten erraustegiaren aurka sei lagunek.

a

a

“Errausketa eta Osasuna” hitzaldia

Ondoren, José Luis Paulín, OEIT-GEIS medikuen taldeko kideak, “Errausketa eta Osasuna” hitzaldia eskaini zuen. Bertan, besteak beste, salatu zuen ez dela egia garai bateko erraustegiek arriskuak dituztela eta oraingoek ez. OEIT mediku taldeak aurkeztu dituen bibliografiak erraustegi garaikideen kasuistiketan oinarrituta daudela adierazi zuen, eta hortaz, erraustegietan dauden teknologia berrien arriskuak ezagunak direla medikuontzat. Kasu eta gaisotasun ugariren berri eman zuen eta baita istripuenak ere.

a

Lotara joan aurretik argazkia

Lotara joan aurretik, gose greban parte hartzen ari diren lagunak taldeko argazkia atera zuten: “Aurreneko gaba afaririk gabe, gora gu!”. Ekimenari babesa ematera joandako herritar kopuruarekin pozik agertu dira, bereziki Amarako auzokide eta inguruko tabernetako kideek emandako babes eta laguntzarekin.