Erraustegi bat nahikoa ez (Añorgan Rezolak zaborrak erre ditzake 2008tik) eta bigarrena Zubietan eraikitzen duten politikariok lotsa aspaldi galdu zuten: orain gainera Klima Aldaketaren Kontrako biltzarra antolatu dute Donostian… nork eta klima aldaketa larriagotzen duten C02 isuriak zientoka milaka tonatan ugarituko dituzten erraustegien saltzaile-politikariek.
Gezurrak eta fartsak antolatzen ohituta, hemen datoz orain pailazoarena egitera, lotsa guztiak galduta.
ERRAUSTEGIRIK EZ! Ez Añorgan, ez Zubietan, ez inon!