Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta, edo bestela aukeran ematen dio diputatuari “agiri bat sinatzeko, non bermatzen duena erraustegiak ez duela kalterik ekarriko ondoko biztanleen osasunari, eta azaltzeko zergatik biztanle horiek behar duten jarraipen medikoa”. Medikuen erreakzio hau dator EITBk berrikitan eskainitako Katebegia programan Asensio diputatuak medikuen kontra esandakoen ondoriotzat.