Aldundiaren datuetatik ondoriozta daiteke 110.000 tona bideratu ahalko dituztela erraustera. 200.000 tonako ahalmena du erraustegiak
Zubietako erraustegiaren tamaina Gipuzkoak sortzen duen hondakinen kopuruaren araberakoa dela argudiatu dute aldundiko agintariek. Hain zuzen ere, tamaina hori zehaztu zuen diputazioak 2016an egindako prognosi batek. Alabaina, joan den astean aldundiaren Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok emandako datuen arabera, prognosiak aurreikusitako denak ez datoz bat errealitatearekin. Izan ere, diputazioaren arabera, Gipuzkoak 328.609 tona hondakin sortu zituen iaz, prognosiak aurreikusi baino 118.000 tona gutxiago. Horietatik 141.612 tona errefus moduan bildu zituzten udalek eta mankomunitateek.