- Zubietako erraustegia tximiniarik gabekoa izango ote zen? Hala iradokitzen zuten GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak hasi aurretik zabaltzen zituzten ordenadore bidezko irudiek. Egunotan, ordea, labeak sudurren aurrean dauzkaten Usurbilgo herritarrek begi hutsez eta kaletik bertatik ikusi ahal izan dituzte bi tutu erraustegiaren sabaian: horra tximiniak.