Osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-kateak arrakasta osoa izan du

Milaka pertsonek hartu dute parte gaur Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren kontra deitutako giza-katean. Antolatzaileok kalkulatu genuen Onkologikoa eta Diputazioa giza-hari batekin lotzeko, bataz beste 5.000 lagun beharko zirela, baina hari hori zati askotan hirukoiztu eta beste askotan mataza izan da. Beraz, otsailean Zubietako Martxan gertatu zen bezala, …

Maiatzak 29, osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-katea: antolakuntza-irizpideak eta egitaraua

Milaka lagun dira dagoeneko igandeko giza-katean parte hartzeko izena eman dutenak, Gipuzkoako herri eta auzoetan jasotako tiketak eskuratuta edo interneten bidez izena emanda. Eta azkeneko ordu hauetan herritarrek izena ematen jarraitzen dute oso erritmo onean. Beraz, giza-kate oso jendetsua espero dugu eta antolakuntza aldetik honek eskatzen duen erronkari aurre egiteko …

Osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-kateak atxikimendu ugari bildu du

Datorren igandean Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-kateak atxikimendu ugari jaso du alor sozial, politiko zein sindikaletatik. Izan ere, ekimenaren alde egin dute oposizioko alderdi gehienek, sindikatu nagusiek, hainbat eragilek eta talde ekologistek (Ikus zerrenda osoa testuaren bukaera). Igandekoa mobilizazio berezia izango da (erraustuez.org) eta erronka handia, bai parte …

DEBAGOIENEKO ituna

Jakina den moduan, hondakinen kudeaketak bi fase ditu: bata, bilketa eta bestea, bildutako hondakinei tratamendua ematea. Lehenak hurrengoa baldintzatu egiten du. Hondakinak gaika bilduz gero, birziklagarriak diren materialak berreskuratu egiten dira. Hondakinak nahasirik bilduz gero ordea, ezin direnez berreskuratu, hondakinak zabor bihurtzen dira. Debagoieneko eskualdeak erakutsi du %80 gaika bildu …

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak M29ko giza-katerako izena lehenbailehen emateko dei egin du

Datorren igandean osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katerako konpromiso-bilketa erritmo onean doa. Dena dela, egun gutxi geratzen dira eta Mugimenduak herritarrei dei egin nahi die izena lehenbailehen eman dezaten. Gipuzkoan erraustegiari aurre egiteko pilatzen ari diren borondateak eta indarrak gero eta handiagoak dira eta, …

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak 200.000 orri buzoneatu ditu lauzpabost ordutan

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak 200.000 informazio buletin inguru buzoneatu ditu gaur, lauzpabost orduren buruan, Gipuzkoako herri gehientsuetan. Erronka asteburuan egitea zen, baina une honetan lasai asko esan daiteke dagoneko gaindituta dagoela. Izan ere, aurreikusi genuen langintza honetan 600 boluntario beharko zirela, baina goizeko lehen ordutik beretik kopuru hori erraz gainditu da. …

4.000 gipuzkoar baino gehiagok aurkeztu dute erraustegiaren ingurumen baimenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko asanbladaren deiari erantzunez, 4.000 errekurtso baino gehiago erregistratu dituzte herritarrek Eusko Jaurlaritzak erraustegia egiteko emandako ingumen baimenaren kontra. Norbanakoek beraien kabuz erregistratuak, gainera, zenbatezinak dira. Beste aldetik, 20 bat udalek eta hainbat elkartek ere helegite administratiboa sartu dutela jakin izan dugu. Izan ere, atzo Eusko Jaurlaritzak Donostiako …

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko 600 boluntario baino gehiagok 225.000 informazio-orri banatuko dituzte asteburu honetan Gipuzkoako buzoietan

Asteburu honetan (hilak 14-15) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua Gipuzkoa osoa buzoneatzera doa. Dagoeneko herrietan daude banatu ditugun 225.000 esku-orriak eta dena prest dago herrialdeko buzoi guztietara iristeko. 600 lagunek hartuko dutela parte aurreikusten dugu. Mobilizazio zabal honen bitartez, erraustegiaren arduradun politikoei mezu argi bat bidali nahi diegu: komunikabide handietan, publiko zein …

Rossano Ercolinik, Zero Waste Europeko lehendakaria, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren “zero gunea” bisitatu du

Asteburu honetan Italiako Rossano Ercolini, Zero Waste Europeko lehendakaria eta errausketaren kontrako mugimenduko kidea Hernanin eta Usurbilen izan da. Larunbatean Hernanin Zero Zabor taldeak antolatutako “Ez erraustu etorkizuna. Zero Zabor da bidea” hitzaldia eskaini zuen eta igandean berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan egin nahi duen erraustegiko gunean izan zen. Gipuzkoako …

Erraustegiaren ingurumen baimen bateratuaren aldaketako ebazpenari gora jotzeko ERREKURTSOA jartzeko deia

Urgentziazko deia! Asteazkenean (maiatzak 11) amaitzen da  Erraustegiaren ingurumen baimen bateruaren aldaketako ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea (13:00ak baino lehen). Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik dei egiten dizuegu bakoitzak bere errekurtsoa jartzeko, norbanakoa. Lasai, orri hau betetzeak ez du inongo eraginik sinatzen duenarentzako. Zer eskatzen dugu? LEHENA 2010eko apirilaren 23ko …