4.000 gipuzkoar baino gehiagok aurkeztu dute erraustegiaren ingurumen baimenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko asanbladaren deiari erantzunez, 4.000 errekurtso baino gehiago erregistratu dituzte herritarrek Eusko Jaurlaritzak erraustegia egiteko emandako ingumen baimenaren kontra. Norbanakoek beraien kabuz erregistratuak, gainera, zenbatezinak dira. Beste aldetik, 20 bat udalek eta hainbat elkartek ere helegite administratiboa sartu dutela jakin izan dugu. Izan ere, atzo Eusko Jaurlaritzak Donostiako …