Nahiko gaixotua, kutsatua eta sostengagaitzezko bidean badugu gure amalurra, non are gehiago gaixotu nahi gaituzte beharrezkoa ez den eta osasunarentzat oso kaltegarria den Zubietako erraustegia bezalako infraestruktura handi hau inposatuaz.
Gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia eta kontsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua dira arduradun nagusiak.
Errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen ditu eta ura, nekazaritzako lurra eta abelzaintza kutsatzen du etorkizuneko belaunaldiak hipotekatuaz.
Ikerketa epidemologiko eta osasunaren ezagutzarako ariketak esanguratsuak egin dira Inglaterran, EEBBetan, Quebequen, Italian eta Espainian belaunaldi berriko erraustegietan eta jasotako datoak zuhurtziaren printzipioa aplikatzera deitzen dute hondakinen kudeaketaren inguruko legeriak azaltzen duen bezala, populazioaren osasuna ez baita arriskuan jarri behar.
Zertara datozte orain Diputazioko gobernari errauszaleek errasutegiaren obrak martxan jari berri duten momentu honetan 544.000 euroko partida erabiliaz Biodonostia medikuntza ikerketarako institutua kontratatuaz?
Esaten digute ingurugiro sostengarritasunean eta osasun publikoan parametro exijenteenak bermatuko direla baina Zientziaren prestigioa manipulatzen ari dira erraustegiaren gezur handia sostengatzeko. Hau fartsa operazio berri bat da, osasunaren inguruko marketin faltsua. Orain arte egin diren eta publikoki azaldu diren ikerketa epidemeologikoen minbizi eta gaixotasunen diagnostikoak eta heriotzak ez al dira datu ofizialak ?
Errasuzaleek 240 bolondres eskatzen dute fartsa honetan parte hartzeko. Zera adierazi behar diegu gobernari errauszale gezurti hauei, gurekin jai daukatela horrelako fartsa operazio batean parte hartzeko .
Bestalde erraustegiaren 2. fasea onartu da, oraindik kontratua eskatu bezela publikoki egin ez dutenean. Zer da ba izkutatzen dutena? Ez dugu 2. fase hau ere onartzen. Egunotan Zubieta eta Usurbilgo lurretan gasa sartzeko obretan ari dira Usurbilgo Udalak baimenik eman gabe eta bizilagunei bizimodua aztoratuz. Baina gasa zertarako? Gasa behar al da? Hori dirutza!!! Hala da bai, beti esan dugun bezela zaborrak ez du nahiko indar kalorifiko erretzeko eta gasa behar du.
Guk herritarrei eskatu nahi dieguna zera da, zentzu kritikoa erabiltzea eta mobilizaziorako deia berrestea. Ez dugu gaixotu nahi. Behin betiko gelditu nahi dugu erraustegiaren egitasmoa. Lurra eta herria bizirik nahi ditugu. Etorri zaitez abuztuak 16 Donsotiako Sarriegi plazara (19:00) eta parte hartu zazu mozorrotua performanian. Han aurkituko gaituzte 240 bolondres baino gehiago, osasuna eta gure boltsikoen alde ordea!!! Errausketarik ez !