Martxoaren 25eko manifestaziorako atxikimenduak biltzen ari gara

Errausketaren aurkako mugimenduak alternatiba bat plazaratu du hondakinen arazoari konponbide bat emateko. Birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinak (errefusa) erraustu beharrean irtenbide osasuntsu eta merkeago bat eman ahal izateko. Horren arira atxikimenduak eskatzen ari gara martxoaren 25ean eragile desberdinek babestuko dugun herri mobilizazioa bultzatzeko, hain zuzen errausketaren aurka eta proposatzen …

Errausketarik gabeko alternatiba eskueran daukagu

Zubietako Erraustegia planifikatuta dago Gipuzkoako herritarrok urtean 200.000 tona zabor nahasi sortu eta kiskaltzeko. 2016an gutxiago sortu dugu, 150.000 tona inguru, baina oso denbora gutxian 50.000 tonatara murriztu genezake. Oso erraz. 2017an Gipuzkoako lau herritarretatik batek etxeko hondakinak ongi bereizten ditu, %70etik gora birziklatzeko moduan bilduz eta pertsonako/urteko 80 kilo …