Argazkiak: DaniBlanco eta Txintxarri
Pasa den igandean eta Lurralde Askeak antolatutako Iraultza Txikien akanpadaren ekimenaren baitan Gipuzkoa Zutikek antolatutako mendi martxa baketsuaren aurka Ertzaintzaren operatibo zabal eta handi baten bitartez, helikoptero eta guzti, adin guztietako ehunadaka herritaren protesta baketsua oztopatu eta golpeen bitartez jazartu egin zuten. Dozena bat zauritu izan ziren eta horietako batzuk ospitalera joan behar izan zuten.
Argazkia: Ibai Arrieta
Gertakari larri hauen aurrean zera salatu behar dugu. Klase politiko eta mass media geheinen ixiltasuna eta konplizitatea gertakari larri hauen aurrean. Harduradun egiten ditugu PNV eta PSE-EE-ko buruzagiak, baina zera galdetzen diogu ere gure buruari. Non daude, orain urte gutxi batzuk bere balkoietan hondakinen poltsak zintzilikatu zituzten herritarrak eta kalera atera zirenak arazo honi irtenbidea lortzeko beharrezkoak diren hondakinen bilketa eraginkorren aurka. Non daude beraien inposizio salaketak? Ixilik eta errepresioa eta inposizioa onartuaz daude gaur egun.
Eskerrak eman nahi dizkiogu nazioartetik ailegatu diren elkartasun eta gertutasunari. Errausketaren aurkako nazioarteko plataformak, GAIAK, adierazitako elkartasuna. Plataforma honetan munduan zeharreko 900 erakundeek parte hartzen dute.
Argazkiak: Dani Blanco
Zoriondu nahi dugu baita ere asteburuan Zubietan era oso arrakastatsuan antolatutako iraultza txikien akanpada, Lurralde Askearen eskutik eta zoriondu nahi dugu Gipuzkoa Zutik ere.
Bukatzeko mezu bat bidali nahi dugu borondate oneko herritar orori. Ez etsitzeko, nazioartean gero eta erraustegi gehiago gelditzen ari direla. Orain gutxi Italian 12 egitasmo gelditu dituzte legez eta Zubietako erraustegia gezurrean, ustelkerian eta kriminalitatean oinarrituta dagoela. Eutsi goiari. Animo handiak guztie.