Eibar, Ermua, Zaldibar eta inguruetan dioxina eta furano mailak onartutakoa baino 40-50 aldiz handiagoak direla azaldu du Jaurlaritzak.
Marra gorri guztiak gainditu dituzte. Elkartasun beroena inguruotako herritarroi. Ez zaudete bakarrik.
Onartezina da urteetako kudeaketa ustelaren ondorioz, gutxi batzuen negozioagatik, poblazioaren osasuna arriskuan jartzea.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Iñaki Arriola eta Sailburuorde Elena Morenoren berehalako dimisioa eskatzen dugu.
Erraustegiari dagokionez oraintxe bertan proiektua geratzeko exijitzen dugu.
Medikuen beti aholkatzen duten prekauzio printzipioa exijitzen dugu. Ez da onargarria airea gehiago kutsatuko duen azpiegitura berri bat irekitzea.
Olano: hau ez da bidea. Alternatibak badaude.
Jaurlaritzari exijitzen diogu egin dituen ikerketen emaitza osoak eta datu guztiak gardentasunez publiko egitera berehala.
Halako momentuetan egia osoa jakiteko eskubidea dugu.
Bihar kalean erantzutea oso garrantzitsua da. Euskal Herri osoa deitzen dugu #ZaldibarArgitu manifestaziora.
Gure protestetan erabili ohi ditugun mila maskarilla eramango ditugu jendearentzat.
Besarkada erraldoia Joaquin eta Albertoren senideei, baita inguruetako herritar guztiei ere. Ez etsi, irabaziko dugu.
ZaldibarArgitu, Erraustegia Gelditu