Kanaldude telebistak Zubietako erraustegiari buruzko mahai ingurua eskainiko du zuzenean Andoaindikai ingurua eskainiko du zuzenean Andoaindik

Ostegunean, 14, izango da mahai-ingurua Andoaingo Urigain kultur etxean. Kanaldudek zuzenean eskainiko du 19:00etatik aurrera, baina saioa aurrez-aurre ikusi eta entzutera datozen herritarrei aurretik Ipar Haizea elkarteak pintxo-potea eskainiko die, 18:30etan. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Farsante izatearen poderioz… pailazo bukatu

Erraustegi bat nahikoa ez (Añorgan Rezolak zaborrak erre ditzake 2008tik) eta bigarrena Zubietan eraikitzen duten politikariok lotsa aspaldi galdu zuten: orain gainera Klima Aldaketaren Kontrako biltzarra antolatu dute Donostian… nork eta klima aldaketa larriagotzen duten C02 isuriak zientoka milaka tonatan ugarituko dituzten erraustegien saltzaile-politikariek. Gezurrak eta fartsak antolatzen ohituta, hemen …

Erraustegiaren enpresek «iritzi publikoa kontrolatzeko» eratutako plana argitaratu du GuraSOSek

Erraustegiaren obra ustiatzeko baimena duten enpresek osatutako ‘Ingurumen Kultura eta Komunikazio Plana’ izeneko dokumentu konfidentziala argitara atera du GuraSOS plataformak. Bozeramaileek goizean Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean egin den ekitaldian esan dutenez, dokumentuak frogatzen du erraustegiaren proiektua «gezurrez eta pasibotasunez» sostengatzen dela. Altuna y Uria, Construcciones Moyua, LKS, Murias, Meridiam …

Erraustegia gelditzea posible da, Serbian egin berri dute!

Ne Davimo Beograd mugimenduak aurkeztutako helegiteei arrazoi emanda, Serbiako gobernuak baliogabetu egin du Ingurumen ministerioak emandako ingurumen baimena Belgrado (1.700.000 biztanle) hiriburuko Vinca auzoan eraiki nahi zuten erraustegi berriarentzat. Prozedura osoa hasieratik errepikatzera behartu du. Jarraitu albistea irakurtzen Argian

Gloucesterreko erraustegia: udala eta Urbaser auzitara eraman dituzte herritarrek, tartean Jeremy Ironsek

Gloucesterreko udalak eta Urbaser multinazionalak epaitegian erantzun beharko diete hainbat herritarrek CommunityR4C elkartearen ekimenez auzitara eraman dituztelako, Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakutsitakoan hasieran agintariek aitortutako 500 milioi libretako kostoak benetan 633 milioi zirela jakin denean. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbatean batzar berezia egingo du Zubietan

Larunbaterako, urtarrilak 26 goizeko 10:00etan hasita, batzar berezia dauka deituta Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Zubietan burutuko den bileran hiru urteotan egindako lanen balantzea egiteaz gain zaborren errausketaren aurkako mugimenduak bizi duen egoera aztertuko dute eta 2019ko lan ildoak zehaztuko. EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak biltzar berezirako deia zabaldu die hiru urteotan hilabeteroko …

Eta Gloucesterreko erraustegiaren kontratua erakutsi dutenean… 100 milioi libra garestiago azaldu da.

Iazko ekainean 15 eguneko gose greba egin zuen gazte batek Gloucesterren (Erresuma Batua) agintariei eskatuz bertan eraikitzen ari diren Javelin Park erraustegiaren kontratua osorik erakuts zezatela. Eguberriotan plazaratu dutenean, ezustekoa zeraman barruan: orain arte aitortua baino %30 gehiago kostako zaiela herritarrei. Protestak ugaritu dira eta politikari batzuek auditoria independentea eskatzen …

Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak

2011n abian jartzeko egunean, Harlingeneko erraustegia ingelesez state of the art esaten dioten mailakoa dela esan zuen harro Holandako Gobernuak, puntako teknologiaren erakusgarria. Hala ere, laster ikerlan independenteek erakutsi zuten Europako legeek onartu baino dioxina, furano eta bestelako kutsagai askoz gehiago isurtzen dituela. Kutsadura eteten ez dutela eta, joan den …

OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta, edo bestela aukeran ematen dio diputatuari “agiri bat sinatzeko, non bermatzen duena erraustegiak ez duela kalterik ekarriko ondoko biztanleen osasunari, eta azaltzeko zergatik …