Greba orokorrarekin bat egiten dugu bizitza duinaren alde

Ohar honekin jakinarazi nahi dugu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ere bat egiten dugula urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorraren deialdiarekin. Gure ustez oso argia da egoera. Erraustegiak eta gainerako azpiegitura erraldoiak egiteko milioiak eta milioiak xahutzeko inolako lotsarik ez duten agintari politiko horiek esaten digute ez dagoela dirurik …

Ama-esnea ere monitorizatuko dugu erraustegiaren kutsadura kontrolatzeko, Toxicowatchen gomendioz

Berrikitan Zubieta Lantzen elkarteak abiatu eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak babestuta, Zubietako erraustegiaren kutsaduren kontrol independentearen operazioan urrats bat gehiago ematen ari dira: Usurbilgo zenbait ama berriren bularreko esnea bildu dute analisiak egiteko. Lehenago jakinarazi genuen, Holandako Toxicowatch fundazioak eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzaren baimena duen enpresa batek jaso dituzte zenbait …

Crowdfundinga abian: babestu erraustegiaren kutsadura kontrolatzeko ikerketa independentea!

Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar lukeen lana herritarrok egingo dugu! Egin ekarpena eta lagundu jendearen artean ekimena zabaltzen mesedez! Biba gu! Hemen crowdfundingean ekarpena egiteko lotura: vkm.is/erraustegiarenkontrola Zubieta Lantzen elkarteak lotuta, nazioarteko fundazio bat eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura laginak hartzen aritu dira irail hasieran. …

Babestu eta lagundu dezagun Erraustegiaren kutsaduren kontrol independentea

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduan biltzen garen talde eta herritarrok bat egiten dugu Donostialdeko erraustegiaren kutsadurak kontrolatzeko Zubieta Lantzen elkarteak antolatu duen ekimenarekin eta Gipuzkoako herritarrei dei egiten diegu babestu dezaten. Jakina da erraustegiek kutsadura eragiten dutela eta kaltegarriak direla ingurumenarentzako eta pertsonentzako. Jakina da ere batean eta bestean erraustegiek segitzen dutela …

Errausketaren aurkako giza kate luzeak Kontxa inguratu zuen

Noaua Usurbilgo hedabideak argitaratutako albistea. Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko mezua, Kontxako hondartzaraino eraman zuen ehunka lagunek osaturiko giza kateak. Parte hartzaile beterano batek aipatu zigunez hamaseigarren giza katea zen atzokoa Donostiako Kontxa hondartzan. Oraingoa berezia, erraustegia ofizialki martxan jartzear den honetan egin baita. Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko borrokak …

Larunbatean hitzaldia: Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik?

Apirilaren 13an, goizeko 10:00etan hasita, Hernaniko Biteri kultur etxean hitzaldi berezia emango du Holandako ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout toxikologoak: “Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik? “Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek”. Hitzaldiaren ondoren kazetariei erantzuteko tartea ere edukiko du Arkenboutek eta harekin elkarrizketaren bat lotu nahi izanez gero, seguru tarte bat …

Erraustegiek 2020etik aurrera ez dute Europako kohesio funtsetik laguntzarik jasoko

Europako Legebiltzarrean Eskualdeen Garapenerako batzordeak bozkatu du moztea Europar Batasunaren diru-laguntzak hondakinentzako zabortegi eta erraustegiei 2020tik aurrera. Parlamentariek argudiatu dutenez, honek baimenduko du diru gehiago erabili ahal izatea hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzeari laguntzeko, Europak 2035rako ekonomia zirkularra lortzeko ipinitako helburuak lortzeari begira. Jarraitu albistea irakurtzen ARGIAn.